Gizartea -

Indarkeria matxista

Gasteizko emakume bat hil du bikotekideak Miranda Ebron

Biktimaren gorpua auto baten barruan topatu dute. Bikotekidea atxilotu egin dute.

Biktimaren gorpua topatu duten lekua. Argazkia: EFE
Biktimaren gorpua topatu duten lekua. Argazkia: EFE
Biktimaren gorpua topatu duten lekua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko emakume bat (44 urtekoa eta Lantarongo bizilaguna) hil dute Miranda Ebron (Burgos), eta Poliziak bikotekidea atxilotu du, hiltzailea delakoan.

Krimenak bi seme-alaba umezurtz utzi ditu, horietako bat, adingabea.

Biktimaren gorpuak hainbat labankada ditu, eta eguerdian topatu dute, Mirandako erdigunean aparkatuta zegoen auto baten barruan.

Eguerdian, herritar batek gorpua ikusi du autoaren kanpoaldetik, odolez betea, eta Udaltzaingora deitu du.

Hilotza Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Aurten bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako bigarren euskal emakumea izan da. Izan ere, joan den astean, Sestaon (Bizkaia), emakume bat, Noelia Noemi (32 urte), hil zuen ustez haren bikotekideak Sestaoko etxebizitza batean.

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba EAE albisteak Delituak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Matxismoa Krimenak azken ordukoa Añanako Kuadrilla