Gizartea -

Iparralde

38 urteko gizon bat atxilotu dute Uztaritzeko emakumearen hilketa egotzita

Aurrekari penalak dituen etxegabe bat da atxilotua, eta zuen biktima ezagutzen. Autopsiaren arabera, ustezko erasotzaileak 23 urteko emakumezkoa bortxatu eta ito egin zuen.

Autopsiaren arabera, emakumezkoa itota hil zen. Argazkia: EiTB
Autopsiaren arabera, emakumezkoa itota hil zen. Argazkia: EiTB
Autopsiaren arabera, emakumezkoa itota hil zen. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendarmeriak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Bokalen, joan den asteazkenean Uztaritzeko etxe batean hilik aurkitutako emakumezkoaren heriotzarekin lotura duelakoan.

Azken bi egunak susmagarria aurkitzeko lanetan murgilduta egon da Polizia. Antza, ustezko hiltzailea etxegabea da, eta Savoia Garaia udalerriko bizilaguna. Lapurretekin lotutako aurrekari penalak ditu, eta zuen biktima ezagutzen. Jendarmeek gizonaren DNA arrastoak aurkitu dituzte biktimaren etxean; hori dela eta, susmagarri nagusitzat jo dute atxilotua.

Emakumezkoa haurdun zegoen, eta etxe ondoko errepide batean aurkitu zuen haren gorpua bikotekideak. Biktimak 23 urte zituen eta esku-hankak lotuta, begiak tapatuta eta aurpegian ubeldura ugari zituen. Autopsiaren arabera, ustezko erasotzaileak emakumezkoa bortxatu eta ito egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iparraldea Delituak argazkiak Gizartea albisteak Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Erailketak