Gizartea -

NASA

Cassini espazio-zunda Saturnoko atmosferan desegin da

Horrela, Cassini-Huygens Misioa bukatu da. Azken 20 urteetan informazio garrantzitsua bildu du, besteak beste, Saturnoko ilargien bizigarritasunari buruz.

Saturno
Saturno
Cassini espazio-zundak Saturnoren kontra egin du 20 urteren ondoren

0:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cassini espazio-zunda Saturnoko atmosferan sartu da gaur ia erregai guztia agortu ondoren, eta bertan desegin da aurreikusita zegoen bezala, Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (NASA) jakitera eman duenez.

Horrela, Cassini-Huygens Misioa bukatu da. Azken 20 urteetan informazio garrantzitsua bildu du, besteak beste, Entzelado eta Titan Saturnoko ilargien bizigarritasunari buruz.

Aurkikuntza horren ostean NASAk ‘Grand Finale’ faseari eusteko erabakia hartu zuen, Lurretik kontrola galdu baino lehen zunda suntsitzeko helburuarekin. Zundak Saturnoko ilargiekin talka egitea saihestu nahi zuten, etorkizuneko ikerketak arriskuan ez jartzeko.

Informazio guztia aztertzeko, hamarkadak

Cassini Huygens zundarekin batera jaurti zuten 1997ko urriaren 15ean. Beste planeta bateko ilargian lur hartu duen gizakiak egindako lehen tramankulua da. Cassinik bildutako informazio guztia aztertzeko hamarkadak beharko dituztela uste dute.

Cassini Saturnoko orbitan sartu zenetik, 2004ko ekainaren 30etik, NASAk misioa bi aldiz luzatu du, erregaia ia bukatu arte. Orduan egitasmoko zuzendariek aukera ezberdinak aztertu zituzten.

Azkenean NASAk zunda suntsitzeko erabakia hartu zuen, batetik Entzelado eta Titan ilargien baldintzak babesteko, eta bestetik zundaren jaitsieran datuak biltzeko aukera paregabea aprobetxatzeko; izan ere, informazio hori lortzeko beste modurik ez dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa NASA albisteak Planetei buruzko albisteak gaur