Gizartea -
Abisu horia, indarrean
Emakume bat zauritu da Donostiako Pasealeku Berrian olatu batek kolpatuta
47 urteko emakumea argazkiak ateratzen ari zen, olatu handiengatik abisu horia ezarrita dagoen arren.
Agentziak | Erredakzioa
47 urteko emakume bat zauritu da gaur Donostiako Pasealeku Berrian olatu batek kolpatuta, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Gertaera 10:30 aldera jazo da. Emakumea itsaso zakarrari argazkiak ateratzen ari zen Jorge Oteizaren eskulturatik gertu, olatuak bete-betean harrapatu duenean.
Donostia Ospitalera eraman dute, beso bat hautsita eta hainbat kontusio baitzituen.
3,5 metrorainoko olatuak egon daitezkeela eta, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur, eta Donostiako Udalak, badaezpada, ibilgailuentzat itxi du Pasealeku Berria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea