Gizartea -

Polizia-operazioa

Talde jihadista baten 6 ustezko kide atxilotu dituzte Melillan eta Marokon

Barne Ministerioaren arabera, 39 urteko espainiar bat da ustezko liderra, eta berak eratu zuen taldea. Kideak tamaina handiko atentatuak egiteko prest zeuden, polizien arabera.

Poliziak, gaur, miaketa batean. Argazkia: EFE
Poliziak, gaur, miaketa batean. Argazkia: EFE
Poliziak, gaur, miaketa batean. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde jihadista bat desegin dute eta sei kide atxilotu dituzte Polizia Nazionalak eta Marokoko Erresumako Segurtasun Zuzendaritza Nagusiak (DGST); atxilotuetako bat Melillan atzeman dute, eta gainerako bostak, berriz, Marokon.

Hedabideei igorritako ohar baten bidez Barne Ministerioak adierazi duenez, "atxilotuetako bost marokoarrak dira, horietako batek Espainian du egoitza, eta seigarrena espainiarra da, marokoar jatorrikoa".

Taldearen ustezko buruak 39 urte ditu, espainiarra da eta Melillan du bizilekua; Marokoko poliziek atxilotu dute. Noizean behin hara joan ohi zenez, oharraren arabera, balizko kideak erakarri eta doktrinatu egiten zituen, ISISen "estrategia globalari jarraituta". Gainerako atxilotuek, liderraren agindupean, aktibazio maila arriskutsuan zegoen talde terrorista osatzen zuten, Barne Ministerioaren esanetan.

DGSTren ikerketari esker jakin dutenez, talde horrek tamaina handiko eraso terroristak prestatu ditu, elkarrekin gauez batuta. Bilera horietan, heziketa fisikoa eta hilketak simulatzen zituzten, burua mozten irakasteko, eta horrek eragin du poliziek esku hartzea.

Ikertzaileen hitzetan, baliteke usteko buruak erakartze lanak bukatu izana, "orain desegin duten talde terrorista eginda; horren helburua jihada berehala egitea zen, aktibazio maila arriskutsuarekin".

Polizia Nazionalaren eta Maroko DGSTren ikerketak azaleratu duenez, gainera, aipatutako gaueko bileretan "tamaina handiko eraso terroristak prestatzen ari ziren", oharraren arabera.

Polizia operazioak zabalik jarraitzen du, eta Auzitegi Nazionaleko 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak gidatuta eta Fiskaltzak koordinatuta egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak bideoak Gizartea bideoak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Maroko