Gizartea -

Gaitzaren nazioarteko eguna

Munduan 25 milioi gaixo daude Alzheimerrak jota

Diagnostikatzeko zaila da eta 65 urtetik gorakoei eragiten die batez ere, baina baita zaintzaileei ere. Normalean senideak izaten dira maite duten horren gainbeheraren lekuko.

Alzheimerraren nazioarteko eguna da gaur. Argazkia: Efe
Alzheimerraren nazioarteko eguna da gaur.
Alzheimerraren nazioarteko eguna da gaur. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da gaur. Mundu osoan 25 milioi pertsona daude gaitzak jota; milioi erdi inguru, Espainiako Estatuan.

Alois Alzheimer neurologo alemaniarrak diagnostikatu zuen lehenengo aldiz gaixotasuna 1906an, baina 80ko hamarkada arte ez zen alarma piztu. Izan ere, orduan milaka ziren gaixoak; ospetsuen artean, Ronald Reagen AEBetako presidentearen eta Rita Hayworth aktorearen kasuak izan ziren sonatuenak.

Zazpi segundoan behin gaitzaren kasu berri bat atzematen da munduan, hau da, urteko 4,6 milioi kasu berri, eta kopuru hori hazten joango dela aurreikusi dute.

Gaixotasun neurodegeneratiboa da, baina urte asko igaro ondoren iristen da heriotza. Memoria, orientazioa, hizkuntza eta mugikortasuna galtzea dira horren sintoma nagusiak.

Diagnostikatzeko zaila da, eta 65 urtetik gorako pertsonei eragiten die batez ere. Gainera, oraindik ez dute lortu gaixotasunari aurre egiteko metodo eraginkorrik.

Zaintzaileek ere pairatzen dituzte gaixotasun horren ondorioak, eta senideak izaten dira gehienetan maite duten horren gainbeheraren lekuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Alzheimer gaitza