Gizartea -

Kataluniako atentatuak

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

13 pertsona hil zituzten Ramblako erasoan eta bat Cambrilsen. Vilafrancako gaztea izan da 15.a, Diagonalean, arma zuriz egindako erasoan hil zen

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Pau Perez, bere autoan labankadaz hilda agertu zen gaztea, 15. biktima

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuetan hildako 15 pertsonak dagoeneko identifikatu dituzte. Horien artean sei espainiar daude, eta bi haur.

Carles Mundo Justizia kontseilariak prentsaurrekoan jakitera eman duenez, 15 biktimen artean sei espainiar daude, eta horietako batek nazionalitate bikoitza du, espainiarra eta argentinarra.

Espainiako bost biktima Bartzelonako probintziako hainbat lekutan bizi ziren, Rubin (bi), Bartzelonan, Vilafranca del Penedesen eta Sant Hipolit de Voltregan, eta beste bat Zaragozan.

Hiru biktima italiarrak dira, bi portugesak, bat belgikarra, bat estatubatuarra, bat kanadarra eta batek nazionalitate bikoitza du, australiarra eta britainiarra.

13 pertsona hil zituzten Ramblako erasoan eta bat Cambrilsen. Vilafrancako gaztea izan da 15.a, Diagonalean, arma zuriz egindako erasoan hil zen.

Bederatzi gorpu familiei itzuli dizkiete, eta gainerakoak kontsuletxeen, enbaxaden eta Auzitegiko Medikuntzako Erakundearen esku utzi dituzte.

Hatz markak, hortz-profilak eta DNA probak eginda identifikatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona albisteak Espainia Atentatuak albisteak Jihadismoa albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea