Gizartea -

EAE-n

Abisu horia ezarri dute gaurko, enbata eta euri arriskuagatik

Aurreikuspenen arabera, haize zakarra ibiliko da Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean, orduko 70 kilometrorainoko abiadurarekin, ipar-ekialderako norabidean

Donostia. Artxiboko irudia. EFE.
Donostia. Artxiboko irudia. EFE.
Donostia. Artxiboko irudia. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia ezarri du gaur arratsalderako Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, EAEko kostaldean, galerna eta euri arriskuagatik.

Galernari dagokion abisua 15:00etatik 19:00etara egongo da ezarrita; euriari dagokiona, berriz, 18:00etatik 00:00etara.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aurreikusi duenez, ordu tarte horretan, haize zakarra ibiliko da Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean, orduko 70 kilometrorainoko abiadurarekin, ipar-ekialderako norabidean.

Egunaren lehen zatian bero egingo du, 33 graduraino iritsiko dira termometroak. Arratsaldean baina, tenperatura asko jaitsiko da, bat-batean; ordubetean 8-10 gradu.

Abisu horia euria gogor egin dezakeelako

Zenbait tokitan ordu batean metro karratuko 15 litro euri bota ditzakeela ohartarazi du Segurtasun sailak, ekialdean, batez ere.

Aurreikuspenaren arabera, euri arina edo ekaitztsua egin dezake, baita kazkabarra ere. Ekaitza dagoen eremuetan, haize bolada bortitzak espero dira.

Astearterako, berriz, eguraldi goibela iragarri du Euskalmetek, arratsaldean, batik bat: nabarmen hoztuko du, eta euria bota dezake egun osoan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Alerta meteorologikoak albisteak Eguraldia Bilbao Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea