Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Durangon, genero indarkeria egotzita

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, astelehenean jarri zuen salaketa emakume batek, eta egun horretan bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Durangon, emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatuta. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, astelehenean jarri zuen salaketa emakume batek, eta egun horretan bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Biktimaren arabera, Durangoko etxebizitza batean izan zen erasoa.

Salaketaren berri izan orduko, Durangoko Udalak genero indarkeria kasuetarako ezarrita dagoen protokoloa jarri zuen martxan, biktimari hainbat baliabide eskainiz. Emakumeak etxetik atera behar izan du, hiru urteko semearekin.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak oharra kaleratu du, gertatutakoa salatuz eta biktimari elkartasuna adieraziz, eta emakumearen "ausardia" nabarmendu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Durango argazkiak Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur