Gizartea -

GIPUZKOA ETA BIZKAIA

Lapurretak egin dituzte, funtzionarioak direla esan eta etxeetan sartuta

Ertzaintzak ohartarazi duenez,  hiru salaketa jaso dituzte azken egunotan. Bi gizonezko dira ustezko lapurrak. Urduñan, Hondarribian eta Zumarragan izan dira lapurretak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile publikoak direla esanez, bi gizonezkok jotzen dute etxeko atea. Ogasuneko edo  katastroko langileak direla, eta galdeketak egitera datozela esaten diete etxejabeei.  Etxe barrura sartzen uzten dietenean, lapurretako bat galderak egiten hasten da, besteak etxean lapurreta egiteko aprobetxatzen duen bitartean.  Dirua edota  baliozko objektuak eramaten dituzte.

Modu horretan aritzen dira, Ertzaintzak ohartarazi duenez, azken egunotan Bizkaian eta Gipuzkoan etxez etxe dabiltzan bi iruzurgile.

Oraingoz,  Zumarragan, Hondarribian eta  Urduñan egindako hiru lapurreta salatu dituzte, baina Ertzaintzaren arabera, saiakerak gehiago izan direla uste dute.

Herritarrei, eta, batez ere, adinekoei  horrelako iruzurren aurrean adi egoteko deia egin diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa EAE albisteak Delituak Hondarribia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Zumarraga bideoak Gaurko azken orduko albistea Urduña Lapurretak albisteak