Gizartea -

Klima-aldaketa

Heriotza eragin dezaketen beroaldiek gora egingo dute gas-isuriengatik

Hawaiiko (AEB) Unibertsitateko ikerketa baten arabera, herritarren % 48ak jasango ditu tenperaturaren igoeraren ondorioak.

Klima-aldaketa
Klima-aldaketa
Klima-aldaketa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko biztanleen % 74ak beroaldi hilgarrien arriskuak jasango dituzte 2100. urtean, berotegi-efektua duten gas-isuriek gaur egungo erritmo berean gora egiten jarraitzen badute. Hori baieztatu du Nature aldizkari britainiarrak argitaratutako ikerketa batek.

Hawaiiko Unibertsitateko kideek egin dute ikerketa, eta, horren arabera, isuri horiek nabarmen gutxituko balira ere, biztanleen % 48ak jasango lituzte tenperatura igoeraren eraginak.

"Gure aukerak agortzen ari gara etorkizunera begira. Beroaldiei dagokienez, gure aukerak txarrak edo oso txarrak dira orain", baieztatu du Camilo Mora dokumentuaren egile nagusiak.

Adituaren esanetan, gaur egun milaka pertsona hiltzen ari dira beroaren ondorioz, eta, aurreikuspenen arabera, "litekeena da egoera horrek etorkizunean ere horrela jarraitzea, eta ez badira isuriak gutxitzen, askoz ere okerragoak izan daitezke ondorioak".

Gizakien gorputzeko tenperatura egokiena 37 gradukoa da. Gure metabolismoak beroa sortzen duenez, tenperatura hori ezin da baretu kanpoko giroa are beroagoa bada.

Hori dela eta, kalean 37 gradu badaude, gorputzak bero gehiegi pila dezakeela berretsi du ikerketak.

Moraren taldeak erabilgarri dauden datuak errepasatu dituzte, eta beroaren ondorioz hildako 1.900 kasu baino gehiago identifikatu dituzte mundu osoan 1980. urteaz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Eguraldia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Zientziaren hedapena Bero-boladak Albisteak Gaur Larrialdi klimatikoa 2024 Ingurumena