Gizartea -
SUTEAK
Beste bi edukiontzi erre dituzte Bilbon
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du suteak nola piztu diren argitzeko. Azken asteotan, hogei edukiontzi baino gehiago erre dituzte Bizkaiko hiruburuan, gehienak erdialdeko kaleetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Beste bi zabor edukiontzi erre dituzte, bart, Bilbo erdialdean. Sute horietako batek, gainera, kalteak eragin ditu inguruan aparkatuta zegoen auto batean, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
06:00ak inguruan piztu da gaur lehendabiziko sutea Manuel Allende kalean, Indautxu auzoan, eta handik orduerdira, Colon de Larreategui kalean piztu da beste sute bat. Azken horrek kalteak eragin ditu auto baten aurrealdean.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du suteak nola piztu diren argitzeko. Azken asteotan, hogei edukiontzi baino gehiago erre dituzte Bizkaiko hiruburuan, gehienak erdialdeko kaleetan.
Sute horietako batzuekin zerikusia zuelakoan, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, apirilaren 17an. Deklarazioa hartu ondoren, karguekin aske utzi zuten.