Gizartea -
NASA
Cassinik Saturnon egin duen hegaldiaren lehenengo irudiak iritsi dira
Aurrekaririk ez duen zehaztasunarekin agertzen da Saturnoren atmosfera, espazio-ontzia lainoetatik 3.000 kilometrora soilik igaro ostean.
agentziak | erredakzioa
NASAk Saturnotik gertuen egin diren argazkiak zabaldu ditu gaur, Cassini espazio-ontziak planetaren inguruan eta eraztunean egin duen hegaldiarenak, hain zuzen ere.
Aurrekaririk ez duen zehaztasunarekin agertzen da Saturnoren atmosfera ukitu gabeko argazki horietan; izan ere, espazio-ontzia Saturnoko goi lainoetatik 3.000 kilometrora besterik ez zen pasatu.
Argazkietako batean urakan ikaragarri bat agertzen da, erdian begia duena, orban dirdiratsuak dituen gas zurrunbilo batez inguratua.
Argazkia: NASA
Beste bietan Saturnoren atmosfera ikusgarria ageri da, eremu ilunak eta dirdiratsuak tartekatuta.
Argazkia: NASA