Gizartea -

Zientzia

Cassini espazio-ontzia, Saturnoko eraztunetan barrena

Espazio-ontziak Saturno ikertzeko misioaren azken fasea abiatu du. Irailaren 15ean, desegin egingo da planeta horretako atmosferan.

Cassini espazio-ontzia, Saturnoren inguruan. Argazkia: EFE
Cassini espazio-ontzia, Saturnoren inguruan. Argazkia: EFE
Cassini espazio-ontzia, Saturnoren inguruan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cassini espazio-ontziak Saturnoko eraztunetan barrena egingo du gaur, eta, horrela, bere misioaren azken fasean sartuko da. Irailaren 15ean emango dio amaiera, hain zuzen ere, planeta horretako atmosferan sartuta, desegin arte.

Europako Espazio Agentziak (ESA) eta NASAk sustatutako misio hau 1997an abiatu zen, espazio-ontzia aireratu zenean.

Apirilaren 22an, Saturnoko ilargi handienaren (Titan) inguruko azken itzulia egin zuen, 127.a, eta hurrengo urratsa planetako eraztunen artean sartzea izango da.

ESAren esanetan, misioan “aurrekaririk gabeko datuak” bildu dituzte, batik bat Saturnoren eta haren eraztunen jatorriari buruzkoak.

1997an aireratu eta gero, Cassinik zazpi urteko bidaia egin zuen Eguzki Sisteman zehar, 2004an Saturnora iritsi zen arte. Hurrengo urtean, Huygens zunda europarra askatu zuen, eta hura Titan ilargian lurreratu zen.

Saturnoren inguruan eman dituen 13 urteetan, Cassinik planeta horren orbitaren ia erdia egin du (29 urtekoa da), eta, horrela, Titan ilargiko bi estazioren lekuko izan da. Hala, Lur planetaren iragana eta etorkizuna hobeto ezagutzeko datuak bildu ei ditu.

Espazio-ontziari erregai gutxi geratzen zaionez, irailaren 15ean emango diote amaiera misioari, Saturnoko atmosferan deseginda.

Zientzialariek planetaren grabitatea nolakoa den ezagutu nahi dute, eraztunek ontzian duten eragina neurtuta.

Gainera, eraztunetako partikulen osagaiak eta Saturnoko atmosferaren geruzak ere aztertuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Zientziaren hedapena Eguzki sistema