Gizartea -

Txostena

OECDko herrialdeetako 15 urteko ikasleen % 18,7k jazarpena pairatzen dute

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak egindako PISA txostenaren arabera, eskola jazarpena arazo 'izugarria' da.

Eskola jazarpena. Artxiboko argazkia: EiTB
Eskola jazarpena. Artxiboko argazkia: EiTB
Eskola jazarpena. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urtetik gorako ikasle gehienek zoriontsu direla diote, baina eskola jazarpenak arazo "izugarria" izaten jarraitzen du —bost ikasleetatik batek eskola jazarpena pairatzen dute—, Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OECD) gaur argitaratutako PISA txostenaren arabera.

Gabriela Ramos OECDko zuzendari kudeatzaileak ikasleen ongizatearen inguruko datuak eman ditu, hain zuzen ere, 2015ean PISA azterketa egin zuten 15 urteko ikasleen emaitzak aintzat hartuta.

Txostenean jasotako informazioaren arabera, OECDko herrialdeetako 15 urteko ikasleen % 18,7k eskola jazarpena pairatzen dute —burlak, mehatxuak, eraso fisikoak— gutxienez hilabetean "hainbatetan". Azterketan parte hartu duten herrialdeen artetik Hong Kong (% 32,3)eta Letonia (% 30,6) daude zerrendaren goiko muturrean.

Irakasleen eta ikasleen arteko harremanari dagokionez, bost ikasletatik batek irakasleen aldetik tratu bidegabea jaso izan dutela adierazi dute.

Ikasleentzat "interes" gehien duten hezkuntza sistematan antsietate maila txikiagoa da eta ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte.

Emaitzak ikusita, irakasleen trebakuntzan inbertitzearen garrantzia azpimarratu du, irakaskuntza ikasle bakoitzaren beharretara egokitzeko. Halaber, atzean gelditzen diren ikasleei laguntzeko, irakasleen lan karga aztertzeko eta ikasleen ordu lektiboak ikertzeko.

540.000 ikaslek egin zuten PISA azterketa 2015. urtean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Hezkuntza Eskola jazarpena Gazteak albisteak