Gizartea -

TARIFA BERRIAK

Bilboko Metroak bidaia bakarreko txartelaren prezioa igoko du

Tarifa berriak larunbatean sartuko dira indarrean, eta, metroan egindako ibilbidearen arabera, prezioa 10 eta 15 zentimo bitartean igoko da.

Bilboko Metroa. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilboko Metroa. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilboko Metroa. Artxiboko argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan, apirilak 8, Bilboko Metroak bidaia bakarreko garraio-txartel berria kaleratuko du. Alabaina, titulu horrekin batera tarifa berriak sartuko dira indarrean, eta, eitb.eusek jakin ahal izan duenez, metroan egindako ibilbidearen arabera prezioa 10 eta 15 zentimo bitartean igoko da.

Zehazki, hauek izango dira garraio-txartel berria erabilita bidaia bakoitzeko tarifa berriak: Gune 1: 1,60 euro (lehen, 1,50 euro); 2 Gune: 1,80 euro (lehen, 1,70 euro); eta, 3 Gune: 1,90 euro (lehen, 1,75 euro).

Bidaia bakarreko txartel berriaren gako nagusiak

- Gehienez hiru egun igaroko dira bidaia bakarreko txartela erosten denetik bere balioa iraungi arte. Hala, epe horretan norbaitek ez badu txartela erabiltzen, diru hori galduko luke (Txartel horretan bertan noiz iraungiko den ikusteko aukera egongo da).

- Txartela galtzekotan, pertsona horri ez zaio beste bat emango. Dena dela, bezeroari leporatu ezin dakiokeen arrazoiagatik hondatzekotan, balio bereko beste txartel bat emango zaio edozein geltokitan edota bezeroaren arretarako bulegoetan.

- Ezin izango da aukeratutako gunea aldatu.

- Familia ugarien kasuan, bidaia bakarreko txartelak Bilboko Metroaren bezeroaren arretarako bulegoetan erosi beharko dituzte bidaia bakarreko txartelak (pertsona bakoitzak bi txartel erosi ahal izango ditu gehienez). Hala, barik txartela eramatea ezinbestekoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Metro Bilbao Gizartea bideoak Bilbo erdialdea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumoa