Gizartea -
Nafarroa
Kalte materialak eragin ditu sute batek Berriobeitiko enpresa batean
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, labe batean piztu da sua, baina ez da zabaldu eraikin osora.
AGENTZIAK | EREDAKZIOA
Sutea piztu zen, atzo iluntzean, Berriobeitiko Vacío y Termoquímica de Navarra (VTN) enpresan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, kalte materialak eragin ditu suak. Lehen ikerketen arabera, produkziorako erabiltzen duten labe batean piztu zen sua.
Ke laino handia zabaldu zen inguruan, baina inork ez zuen minik hartu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea