Gizartea -

Industria eta kutsadura

Petronorrek barkamena eskatu du sufre dioxidoaren immisioengatik

Findegiak azaldu duenez, sufrea berreskuratzeko lantegian izandako ezegonkortasunen ondorioz gertatu zen.

Petronorren Muskizko findegia. Artxiboko argazkia: EiTB
Petronorren Muskizko findegia. Artxiboko argazkia: EiTB
Petronorren Muskizko findegia. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronorrek barkamena eskatu du igandean izandako sufre dioxido immisio altuengatik. Findegiak azaldu duenez, sufrea berreskuratzeko lantegian izandako ezegonkortasunen ondorioz gertatu zen.

Igandean bertan gertakariaren berri eman zien konpainiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzako Ikuskaritza Zerbitzuari eta herri agintariei.

Dagokion ikerketak egin ondoren, datu ofiziala jakinarazi zion Petronorrek Ingurumen Sailburuordetzari. Uneren batean San Juliango etxolan neurtutako immisioak 358 mikrogramo/nm3 bezainbestekoak izan ziren, legeak ezarritako 350 mikrogramoko mugaren gainetik.

Petronorren esanetan, muga gainditu izanak ez du esan nahi araua urratu duenik; izan ere, legeak urtean 24 aldiz eta behin-behinean muga gainditzea ahalbidetzen du. Hala eta guztiz ere, egindako akatsa aitortu eta barkamena eskatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Petronor Muskiz Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kutsadura gaur