Gizartea -

Memoria Historikoa

Gogorak gerran desagertutakoen senitartekoei DNA probak egingo dizkie

Deshobiratzeetan lortutako hondakinen laginak bildu dituen DNA baku bat badago; orain identifikazioak errazteko gurutzatzea da helburua.

Aintzane Ezenarro prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Aintzane Ezenarro prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Gogorak gerran desagertutakoen familiarrei DNA probak egingo dizkie

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Gogorak, Euskadin bizi diren eta Gerra Zibilean zehar senideren bat galdu zutela uste duten pertsona guztiei DNA probak egiteko kanpaina jarri du martxan. Deshobiratzeetan ateratako giza hondakinak identifikatzea du helburu.

GOGORA Institutuko Zuzendari Aintzane Ezenarrok komunikabideei prentsaurrekoan azaldu dien arabera, gaur egun arte hobi edo trintxeretan aurkitutako giza hondakinak identifikatzeko "probabilitate oso handia" zegoenean pertsonen DNAren profilak lortzeko laginak biltzen ziren.

Dagoeneko Euskadin badago desagertutako pertsonekin zerikusia duen DNA banku bat, baina, batzuetan, identifikatutako soldaduen hondakinak izanda, ez da senitartekorik aurkitu.

Zehazki, Gogorak ez du CNTko kide Nicolas Obregon Abaden familia aurkitzea lortu. Urkulu mendiko hobi batean aurkitu zuten eta otsailaren 4an deshobiratu zuten, soldaduaren identifikatze plaka eta guzti. Ezenarrok horren familia aurkitzeko erraztasunak eskaini dezaketenei laguntza eskatu die.

Gizonezkoak batez ere

Mota honetako egoerak gainditu ahal izateko, Gogorak gerran desagertutako seniderik dutela frogatzen dutenen DNA laginak jasotzeko kanpaina bat jarri du martxan. Zehazki, desagertuen anai-arrebak, seme-alabak, ilobak edo bilobak; batez ere aitaren aldekoak eta gizonezkoak, Y kromosomaren jarraipenak antzeko DNA profilak bilatzea errazten duelako senidetasuna egiaztatzeko.

Hori izan da EHUko Zelula Biologikoan katedradun Marian Martinez de Pancorbok eman duen azalpena. Martinez de Pancorbo Biomics laborategiak egiten dituen deshobiratzeetan lortutako giza hondakinen identifikazioan lan egiten duen talde batekin hari da lanean.

Katedradunak adierazi duen arabera, hezurren (batez ere hezur luzeak) eta hortzen laginak hartzen dira hildakoaren profil genetikoa lortu ahal izateko, eta gero euren familiakoekin alderatu behar da.

Hala ere, momentu honetara arte, " deshobiratzeetan lortutako hondakinen profil genetiko gehiago dago familienak baino" esan du, eta laginak biltzeko kanpainaren garrantzia berretsi du.

Euskaditik urrunago

Biomics laborategiak Euskadiko hobietan aurkitutako hondakinen probak egin ditu, baina baita Estatuko iparraldearen beste tokietako hobietako hondakinekin lan egin ere. Horrela, Gerra Zibilean desagertutako senideak dituzten euskal familien laginak Euskaditik kanpo aurkitu diren hondakinekin aldera daitezke.

Euskadin, 85 giza hondakin deshobiratu dira egun arte, eta 46 familiari edo udalei eman zaie. Horietatik 27 Elgoibarren deshobiratu ziren, 25 ez dituzte identifikatu eta 11 Medikuntza Fakultateko laborategian geldituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa albisteak Gogora Institutua gaur Desagertutako pertsonak gaur Memoria historikoa albisteak