Gizartea -

Osakidetza

Galdakaoko Ospitaleak Euskadiko lehen esne bankua irekiko du aurten

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 32 asteren buruan edota pisu gutxiagorekin jaiotzen diren haurrentzat izango da bertan biltzen den esnea.

Ama esne bankua
Ama esne bankua
Osakidetzak esne bankua sortuko du Galdakaoko Ospitalean

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, aurten Euskadiko lehen esne bankua sortuko du Galdakaoko Ospitalean (Bizkaia). 32 asteren buruan edota pisu gutxiagorekin jaiotzen diren haurrentzat izango da bertan biltzen den esnea.

2013an Eusko Legebiltzarrak Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) esne banku bat sortzeko eskaera egin zion Jaurlaritzari. Halaber, banku horren sorrera aldarrikatzeko iaz 15.000 sinadura inguru bildu ziren change.org plataforman.

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, Euskadiko lehen esne bankua aurten jarriko da martxan, seguruenik azken hiruhilabetekoan. Aurrekontua 70.000 eurokoa izan da, eta 32 asteren buruan jaiotako haurrei zein 1.500 gramo inguru pisatzen duten jaioberriei emango die zerbitzu. Halaber, umeei esnerik eman ezin dieten amei laguntzeko balio izango du esne banku horrek.

Esne-emaileek etxean izoztu ahal izango dute esnea, eta hamabostean behin gertuko erietxera eraman. Handik Galdakaoko bankura eramango dute, norbaitek horren beharra izan arte.

Euskadiko esne bankua Galdakaoko Ospitalean egongo da, bertan transfusio eta giza ehunen zentroa baitago. Gauzak horrela, EAEko erietxetan jasotzen den esne guztia bertan bilduko dute, eta, ondoren, Euskadira zabalduko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Galdakao bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Osasunari buruzko albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea