Gizartea -

Lapurretak

Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, labanaz mugikor bat lapurtzeagatik

Bestalde, beste pertsona bat atxilotu dute Bilbon ere, ongintzazko elkarte batean larruzko jakak lapurtzea egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gizon bat eta 18 urteko emakume bat atxilotu dituzte Bilbon, ostiral goizaldean bi gazteri labana mehatxupean sakelako telefonoa lapurtzea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Goizaldean izan zen lapurreta, San Vicente kalean.

Larruzko jaken lapurreta, ongintzazko elkarte batean

Bestalde, Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du, ongintzazko elkarte batean larruzko jakak lapurtzea egotzita.

Jendeak dohaintzan emandako berokiak ziren eta horien lapurreta salatu zuten elkarteko kideek urtarrilaren 24an. Lapurreta elkartearen egoitzan izan zen, Bilboko Errekaldeberri auzoan.

Ikerketen ostean, 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ostiral goizean, lapurretarekin zerikusia duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Lapurretak