Gizartea -

EUROPA

Txinan angulak legez kanpo saltzen zituen sare bat desegin dute

Europolek jakitera eman duenez, Europa osoan zabaldutako sarea zen. 19 lagun atxilotu dituzte operazioan, zortzi Estatu espainiarrean eta bederatzi Grezian.

Iazko operazio batean atzemandako angulak. Artxiboko irudia. EFE.
Iazko operazio batean atzemandako angulak. Artxiboko irudia. EFE.
Europar Batasunak debekatu zuenetik egin den sarekadarik haundiena da

1:07

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinan angulak legez kanpo saltzen zituen nazioarteko sare bat desegin dute, Europar Batasuneko hainbat polizia indarrek elkarlanean burututako operazioan. Angula trafikora bideratutako inoizko sarerik handiena desegin dutela esan dute ikerketako arduradunek.

19 lagun atxilotu dituzte operazioan, zortzi Estatu espainiarrean eta bederatzi Grezian. Urtean zazpi milioi euroko irabaziak lortzen zituen sareak, poliziaren arabera.

Europako Batasunak 2010ean angulen esportazioa debekatu zuenetik, espezie horren legez kanpoko salmentaren kontra egin den operaziorik handiena da gaur jakitera eman dutena.

Europolek eta Eurojustek zuzendutako operazioan Espainiak, Portugalek, Frantziak, Greziak, Italiak eta Erresuma Batuak hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Txina gaur Europako herrialdei buruzko albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak