Gizartea -

MADRIL

Autobus transfobikoaren zirkulazioa debekatzeko eskatu du Fiskaltzak

Autobusak bere bidea egiten jarraituko duela eta kanpainari eutsiko diotela esan du goizean Hazte Oir plataformako eledunak. Adierazpenon ondoren bideratu dio eskaria epaileari Fiskaltzak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Autobus transfobikoaren zirkulazioa debekatzeko eskatu du Fiskaltzak

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazte Oir plataforma ultraeskuindarrak haur transexualen aurkako kalera ateratako autobusa behin-behinean geldiarazteko eta ibilgailu horren zirkulazioa debekatzeko eskatu dio Madrilgo Fiskaltzak epaileari. 'Mutilek zakila dute. Neskek, alua. Ez zaitzatela engaina. Gizona bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hori izaten jarraituko duzu' mezua du idatzita autobusak bi aldeetan.

Fiskaltzak jakitera eman duenez, gorroto delitua susta dezake autobus horrek. Haur transexualen artean autobus horrek "segurtasunik eza eta beldurra" eragin ditzakeela ere esan du fiskalak bere idatzian.

Goizean ikerketa zabaltzea agindu du Fiskaltzak, autobusaren mezuak gorrotoa sustatzen duen argitzeko. Handik gutxira, Ignacio Arsuaga Hazte Oir plataformako bozeramaileak esan du debekuak debeku autobusak bere bidea egiten jarraituko duela eta aurreikusitako kanpaina beteko dutela.

Adierazpenon ondoren, epaileari zuzendu zaio Fiskaltza, autobusaren zirkulazioa debeka dezala eskatzeko. Plataformak antzeko beste ibilgailurik martxan jarriko balu, hori ere geldiarazteko eskatu du fiskalak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Madril albisteak gaur Eskuin muturreko mugimenduak