Gizartea -

MADRIL

Haur transexualen kontrako autobusa ikertuko du Fiskaltzak

Ibilgailuak alde banatan idatzita duen mezuaren atzean gorroto delitua egon daitekeela uste du fiskalak.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazte Oir plataforma ultrakatolikoak haur transexualen kontra martxan jarritako autobusa ikertzeko agindu du Madrilgo Fiskaltzak, gorrotoa sustatzen duen argitzeko.

Jesus Caballero Lingo Madrilgo fiskal nagusiak eskatu du autobusa ikertzea, atzo hiri horretako Udalak salaketa jarri ondoren

'Mutilek zakila dute. Neskek, alua. Ez zaitzatela engaina. Gizona bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hori izaten jarraituko duzu' mezua du idatzita autobusak alde banatan, eta mezu horren atzean gorroto delitua egon daitekeela uste du fiskalak.  Ikerketa amaitu bitartean, autobusa ezingo dute mugitu.

Atzo geldiarazi zuen Madrilgo Udaltzaingoak autobusa, Udaleko publizitate ordenantza eta autobusetako publizitate araudia urratzen zituelakoan. Azken horren arabera, garraio publikoan erabilitako ibilgailuetan bakarrik jar daitezke iragarkiak, eta gainerakoetan debekatuta dago.

Madrilgo Dibertsitatea Kudeatzeko Unitateak kasua Fiskaltzaren esku uztea erabaki zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Madril LGTBI+ albisteak