Gizartea -

NASA-ren argazkiak

Saturnoren eraztunak, inoiz baino gertuago

NASAren Cassini espazio-ontziak argazki ikusgarriak egin ditu, zientzialariei Saturno hobeto ezagutzeko leiho bat zabalduta.

Saturnoren eraztunak. Argazkia: NASA
Saturnoren eraztunak. Argazkia: NASA
Saturnoren eraztunak. Argazkia: NASA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAren Cassini espazio-ontziak Saturno planetaren eraztunen argazkiak egin ditu, inoiz baino gertuagotik. Horrela, zientzialariek aukera paregabea izango dute eraztunon ezaugarriak ikertzeko.

Ezaugarri horietako asko dagoeneko ezagutzen dituzte ikerlariek, Cassinik aldez aurretik egindako beste hainbat argazkiri esker, baina orain zehaztasun maila handiagoarekin egin ahalko dute. Izan ere, 550 metroko zehaztasunak ikusteko gai izango dira irudi berriekin.

Saturno eraztunak (NASA)

Saturno eraztunak (NASA)

Argazkia: NASA

NASAren espazio-ontzia misioaren azken fasean dago jada: eraztun nagusien inguruan 20 orbita egin behar ditu. Azaroan hasi zen zeregin horretan, eta apirilaren amaieran bukatuko du. Apirilaren 26an, gainera, eraztunetan barrena egingo du.

"Gertutik egindako argazki hauek Saturnoren eraztunak ikusteko leiho berri bat ireki dute, eta hurrengo hilabeteetan emozio handiak eragingo dituzten datuak espero ditugu”, azaldu du Matthew Tiscareno Cassini misioko zientzialariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia Eguzki sistema