Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bere bikotekide ohia 6 hilabetez etxean atxiki du Noveldan
Poliziak 40 urteko ustezko erasotzailea atxilotu du. Gizonak emakumearekiko urruntze agindua zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du Noveldan (Alacant), bikotekide ohia etxean sei hilabetez atxiki duelakoan, gaur Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Gizonak emakumearekiko urruntze agindua zuen, eta Valentziako Alginet udalerrian lehendabizi eta Alacanteko Noveldan, gero, atxikita izan zuen.
Emakumea aske eta osasun egoera onean dago, nahiz eta atxikita egon den etxebizitzako garbitasun eta osasungarritasun baldintzak eskasak izan.
Atxilotuak emakumeari elikagaiak eta premiazko gauzak ematen omen zizkion, eta noiz edo noiz kalera ateratzen zuen, zaintzapean.
Legearen aurkako atxiloketa, tratu txarrak eta urruntze agindua urratzea leporatu diote gizonari.
Apirilean ere atxilotu zuen Guardia Zibilak gizonezkoa, fatxadan gora igo eta leihoko kristala apurtuta emakumearen etxean sartzeagatik.
_________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.