Gizartea -

Berdintasun Legea

Lau asteko aitatasun baimena indarrean sartu da

2007ko Espainiako Berdintasun Legean jasota bazegoen ere, Gobernuak urtez urte baimenaren luzatzea atzeratu du.

Jaioberria
Jaioberria
Jaioberria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, urtarrilaren 1a, hilabete osoko aitatasun baimena izango dute aitek, bi aste izan beharrean. 2007ko Berdintasun Legean baimena bi astetik lau astera luzatzea aurreikusita bazegoen ere, urtez urte Gobernuak atzeratu egin du horren aplikazioa.

Berdintasun Legearen arabera, jaiotza edo adopzio kasuetan aitak lau asteko baimena izango du. Berez, Gobernuak 2013ko urtarrilaren 1era arteko tartea zuen aldaketa aplikatzeko. Gaur egun, amatasun baimena 16 astekoa da.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak bultzatu zuen Berdintasun Legea eta 2013ko urtarrilaren 1a baino aitatasun baimena luzatzeko konpromisoa hartu zuen. Hala ere, 200 milioi euroko kostua izango zuela argudiatuta atzeratzea erabaki zuen 2009an.

Geroztik Alderdi Popularrak urtez urte baimenaren luzatzearen aplikazioa atzeratu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak gaur Aitak albisteak