Gizartea -
Gertaera
Atxilotu bat Donostian, Dbus konpainiako auto-gidari bat jotzeagatik
26 lineako autobus batean gertatu da erasoa, Amara eta Martutene arteko bidean.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon bat atxilotu dute Donostian, Dbus autobus-konpainiako gidari bat jo eta bidaiari bati mehatxu egiteagatik, Gipuzkoako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez.
26 lineako autobus batean gertatu da erasoa, Amara-Martutene linean. Gizon batek gidaria jo du, eta autobusean zihoan bidaiari bati mehatxu egin dio. Halaber, hori egin izana leporatu dioten beste bidaiari batzurekin ere liskarra izan du.
Gidariak erasoa salatu du, eta udaltzainek erasotzailea atxilotu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea