Gizartea -
Gasteizko epaitegian
Artxibatuta, abusuak egitea egotzitako Gasteizko irakaslearen auzia
Herri akusazio gisa aurkeztu den Clara Campoamor elkartea erabakiaren kontra helegitea jarri ala ez aztertzen ari da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko epaitegi batek artxibatu egin du 3 eta 5 urteko haurrei sexu-abusuak egitea egotzita Gasteizko Haur Hezkuntzako irakasle baten aurka irekitako auzia.
2012-13 ikasturtean hiru urteko neskato batek sexu abusuak jaso zituenaren susmoa agertu zuen haren aitak.
2013an auzia artxibatu zuen epaileak, ez baitzuen frogarik aurkitu. Datorren ikasturtean, ordea, Gasteizko Udalak ustez sexu-abusuak jasan zituzten lau haurren kasua ezagutu zuen. Gainera, lau horiek uneren batean irakasle horrekin egon ziren.
Hori dela eta, 2014ko ekainean Gasteizko 3. Instrukzio Epaitegiko ikerketa berri bat abiatu zuen. Dena den, auzia daraman epaileak auzia artxibatu du orain, iturri judizialen hitzetan, "froga nahikorik ez dagoelako".
Herri akusazio gisa aurkeztu den Clara Campoamor elkartea erabakiaren kontra helegitea jarri ala ez aztertzen ari da eta aste honetan bertan hartuko du erabakia.