Gizartea -

Errentagarritasun baxua

Gasteizko zezen-plazaren etorkizuna, kolokan

Plaza kudeatzeko lehiaketan interesatutako zortzi enpresetatik batek ere ez ditu Udalaren baldintzak onartu.

Zezenak korrida hasteko prest.
Zezenak korrida hasteko prest.
Zezenak korrida hasteko prest.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko zezen-plazaren etorkizuna kolokan dago. Ostegun honetan amaitu da zezen-plaza kudeatzeko eskaintzak aurkezteko epea, eta lehiaketara ez da enpresarik aurkeztu, nahiz eta hasieran zortzi enpresaburuk nolabaiteko interesa adierazi. Hortaz, gaur egun zezen-plazaren etorkizuna Gasteizko Udaleko Kultura Sailaren eskuetan dago berriro.

Gasteizko Udalak zezen festaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, baina zergadunentzat kosturik ez badu. Kultura Sailak beste lehiaketa bat deituko du orain, itxi berri duten lehiaketaren baldintzak ez baitira enpresaburu horien gustuko izan. Baldintza horietan, 6.000 euroko kanon bat ordaintzeko beharra jasotzen zen, eta uztailaren 25a eta abuztuaren 9a bitartean hiru zezenketa eta beste hiru ikuskizun prestatu beharra; gainera, plazaren ardura bere gain hartzen duen enpresak bigantxez ere arduratu behar zuen. Baldintza horiek Iniciativas Taurinas enpresari jarri zizkioten berberak dira. Enpresak kontratua amaitu baino urtebete lehenago, baina, uko egin zion plaza kudeatzeko ardurari.

Beraz, ez dago baldintza horietan zezen-plazaren kudeaketa bere gain hartu nahi duen enpresabururik, zezen mundutik ez baitute errentagarri ikusten. Zezen-plaza Iradier Arenan dago eta 7.832 eserleku ditu. 2014an, batez beste 2.000 pertsona joan ziren zezenketetara. Iaz, berriz, akordioa adostu zuten ostalariekin sarrerak banatzeko, baina ekimen horrek ere ez zuen interes gehiegirik sortu gasteiztarren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak Araba Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak