Gizartea -
Abenduaren 21ean
Potxola izango da San Tomas eguneko erregina, Donostian
Azken 13 urteotan bezala, Leitzako Arro baserrian (Nafarroa) hazten ari dira txerria. Konstituzio enparantzan ikusgai izango da.
Agentziak | Erredakzioa
Astelehen honetan, abenduak 5, Donostiako San Tomaseko feriako txerria aurkeztu dute. Abenduaren 21ean, azokara joaten direnek Potxola zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.
Hiru urte eta 390 kilotik gorako pisua du Potxolak. Mendian hazi da, eta abenduaren 21ean Donostiako Konstituzio Plazan egongo da ikusgai.
Azken 13 urteotan bezala, Leitzako Arro baserrian (Nafarroa) hazten ari dira txerria, eta jabeak, Kristina Saralegik, adierazi du aurtengoak marka jarriko duela. Txerria Baztango baserri batean erosi zuela gaineratu du.
Saralegik azaldu duenez, "azken urteetako txerri pisutsuena da aurtengoa eta 400 kiloak gaindituko ditu".