Gizartea -

Cadizen eta Almerian

Hiru atxilotu, haurdunaldi subrogatu bidez jaiotako haur bat dela-eta

Epailearen aurretik igarotakoan, hiru atxilotuak karguekin aske gelditu dira epaiketa egin bitartean.

Andaluzian delituak
Andaluzian delituak
3 pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak, ume bat salerostea egotzita

1:03

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu dituzte Almerian eta Cadizen, haurdunaldi subrogatu bidez jaiotako haur baten kasua dela-eta. Ustez, familia harremanen kontrako delitua, aitatasuna alteratzea eta adingabearen egoera asaldatzea leporatzen diete.

Arcos de la Fronterako 3. Instrukzioko Epaitegiko epailearen aurretik igarotakoan, hiru atxilotuak karguekin aske gelditu dira epaiketa egin bitartean. Bestalde, jaioberria Andaluziako Juntaren zaintzapean utzi dute.

Haurdunaldi subrogatu bidez jaiotako haur baten kasua litzateke. Antza denez, Almeriako bikote bat Cadizko emakume batekin (eta beste batzuekin) harremanetan jarri zen, lagundutako ernalketa  tratamendua egin eta 10.000 euroren truke haurra bikoteari eman ziezaion.

Guardia Zibilaren arabera, emakumea bigarren saiakeran gelditu zen haurdun, eta emakumearen egoera ekonomiko larriak ez lioke tratamendua egitea ahalbidetuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Amak albisteak