Gizartea -

Familien arteko topaketa

60 umek harrera-familia behar dute Gipuzkoan

Harrera-familien XVI. Topaketa egin dute larunbat honetan Donostian, eta datu horiek jakinarazi dituzte.

60 haur eta nerabe daude familia baten zain

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

172 helduk eta 61 umek hartu dute parte larunbat honetan Donostian izan den Harrera-Familien XVI. Topaketan. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Beroa Gipuzkoako Harrera-Familien Elkarteak antolatu dute ekimena. Maite Peña Gizarte Politiketarako diputatuak ekitaldian azpimarratu duenez, "oraindik 60 ume eta nerabe harrera-familia baten zain daude".

Topaketak "Abrazos de carne y hueso (hezur-haragizko besoak)" kanpainarekin bat egin du. Hala, Peñak esan du ekimena arrakastatsua izaten ari dela (86.597 pertsonarengana iritsi da eta 38.347 interakzio lortu ditu), "nahiz eta dei gehiago jaso nahi dituzten".

Kanpainaren helburua familien harrera Gipuzkoako gizarteari ezagutaraztea da, geroz eta familia gehiagok Foru Aldundiaren zaintzapean dauden haurrak edo nerabeak har ditzaten.

Erakunde foralaren esanetan, topaketa honi esker, harrera arloan familiek bizitako "esperientziak elkarbanatu" daitezke, baita "egunero sortzen diren erronkak" ere. Aurten, hezkuntza arloan oinarritu dira, eta horretarako, Arantza Belasteguik 'Escuelas y Familias acogedoras: unidos por sus necesidades (Harrera-eskolak eta familiak: beharrek bat eginda)' hitzaldia eskaini du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Eguneko albisteak Nerabezaroa albisteak Amak albisteak