Gizartea -

Adin txikikoen zentroa

Araba akusazio gisa aurkeztuko da ustezko prostituzio sarearen auzian

Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak adierazi duenez, Sansohetako zentroaz gain Arabako beste zenbait ikertzen ari dira.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Adin txikikoen ustezko sarean egoitza gehiago ari dira ikertzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak gaur baieztatu duenez, Diputazioa akusazio gisa aurkeztuko da ustezko prostituzio sarearen auzian adin txikikoen pribatutasuna eta eskubideak babesteko. Ustez, Arabako Foru Aldundiaren ardurapeko Sansoheta adin txikikoentzako zentroko hainbat nerabe prostituzio lanetan aritzera behartzen zituzten.

Gonzalezek ez du auziari buruzko xehetasunik eman nahi izan eta ez du baieztatu ustezko prostituzio sarea Arabako Diputazioaren ardurapeko zentro gehiagotara zabaldu den ala ez. Izan ere, Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, Sansohetako adin txikikoen zentroaz gain, Arabako beste zenbait ikertzen ari dira.

Bestalde, ez du zehaztu ustezko prostituzio sare horrek zenbat adin txikikori eragin ote dien, baina zenbait hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, 14 eta 17 urte bitarteko bederatzi pertsona izan daitezke.

Oraingoz, adin txikikoen psikologo bat behin-behineko espetxealdian dago eta beste bost pertsona itaundu ditu Ertzaintzak. Oraingoz kasuari buruzko informazioa urria bada ere, adin txikikoekin sexu harremanak izateagatik ordaintzea leporatzen diete.

Sumarioa sekretupean dago eta Arabako ahaldun nagusiak zuhurtzia eskatu du. Ildo berean, arreta delitugileengan jartzeko eskatu du eta ez biktimengan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak