Gizartea -

Ingurumena

Klima aldaketaren aurkako Parisko akordio ‘historikoa’, indarrean

Espainiak ez ditu oraindik Nazio Batuen Erakundearen aurrean konpromisoak berretsi, nahiz eta akordioa sinatu apirilaren 22an, New Yorken.

Udazkeneko egunsenti bat Nagykanizsatik gertu, Budapesten (Hungaria). Argazkia: EFE
Udazkeneko egunsenti bat Nagykanizsatik gertu, Budapesten (Hungaria). Argazkia: EFE
Udazkeneko egunsenti bat Nagykanizsatik gertu, Budapesten (Hungaria). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klima aldaketaren aurkako Parisko akordio “historikoa” indarrean sartu da gaur, mundu mailan. Iragan abenduan sinatu zuten Frantziako hiriburuan. Klima Aldaketaren Hitzarmeneko Aldeen Biltzarra (COP22) astebete eskas barru egin behar dute Marrakexen (Maroko). Espainiak, ostera, ez ditu oraindik Nazio Batuen Erakundearen aurrean konpromisoak berretsi, nahiz eta akordioa sinatu apirilaren 22an, New Yorken.

CO2 isurien % 55 pilatzen dituzten 55 herrialdek Lurreko tenperaturaren gorakada bi graduren azpitik mantentzeko konpromisoa berretsi eta 30 egun geroago, akordioa indarrean sartu da. Era berean, mendearen bigarren erdian isuririk gabeko ekonomia lortzeko borondatea azaldu zuten sinatzaileek.

Espainiak ez du oraindik akordioa formalki berretsi, baina sinaduran parte hartu zuen apirilaren 22an, New Yorken, Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusi ohiak babestutako ekitaldian.

Zentzu horretan, dagoeneko “guztia prest” dago, baina “jarduneko Gobernuak ezin izan du” eta “ohiko” lehen ministroen kontseiluak datorren astean akordioa berresteko prozedura Diputatuen Kongresuaren esku uztea espero dute, Parlamentuak “lehenbailehen” onartzeko, Pablo Saavedra jarduneko Estatu idazkariak azaldu duenez.

2030ean isuriak 12.000 milioi tonatik 14.000 tonara pasako direla ohartarazi du NBEk, helburuak betetzeko beharrezkoa denaren gainetik, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Paris Frantzia albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Larrialdi klimatikoa albisteak NBEren klimari buruzko goi-bilera