Gizartea -

Urriaren 24ean

Bizkaiko zahar-etxeetako langileak greban, astelehenetik aurrera

Patronalak egindako azken eskaintza, soldata hilean 6 euro igotzea eta urtean bi ordu gutxiago lan egitea, errespetu faltatzat jo du ELA sindikatuak.

Bizkaiako zahar-etxeetako langileak greban. Artxiboko argazkia
Bizkaiako zahar-etxeetako langileak greban. Artxiboko argazkia
Bizkaiko adinekoen egoitzek grebari eutsiko diote berriro bihar

0:57

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetatik aurrera, orain arte egindako grebarik luzeena abiatu dute Bizkaiko zahar-etxeetako langileek. Mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute hiru astetan, Patronalak egindako azken proposamenari uko egin ostean. Guztira, 6.000 langileri eragiten die gatazkak.

Soldata hilean 6 euro igotzea eta urtean bi ordu gutxiago lan egitea eskaini diete beharginei, baina ELAk errespetu faltatzat jo du planteamendua. Sindikatuak adierazi du, Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoen egoitzetan oheen % 70 ordaintzen dituenez, erakunde honen ardura ere badela langileen baldintza duinak bermatzea.

Astelehen honetan, 11:30ean, manifestazioa deitu dute Bilbon, Arriaga Plazatik abiatuta. ELAk deitutako bi asteko greba mugagabea abiatuko dute protesta honekin. Hala, "Aldundiaren erantzunik eza" eta sektoreko "patronalen jarrera" salatu nahi dute.

Deialdi berri honekin "35 orduko lan-astea erdietsi nahi dute, pribatizatutako sektore publikoko arlo honetan. Soldata-igoera duinaz gain, baja eta baimen kasuak hobetzea" dute helburu, baita "lan-karga" arintzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Langileen Alkartasuna Grebak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Adinekoentzako egoitzak