Gizartea -
Taxilarien lan hitzarmena
Iruñeko taxilariek gehigarriak eskatu dituzte lan hitzarmena sinatzeko
Taxilariek gehigarriak nahi dituzte, besteak beste, sanferminetan lan egiteagatik eta bezeroek taxian botaka egiten badute.
EiTB.eus
Taxilariak eta Iruñerriko Mankomunitatea lan hitzarmen berria negoziatzen ari dira. Profesionalek gehigarriak nahi dituzte, besteak beste, sanferminetan lan egiteagatik eta bezeroek taxian botaka egiten badute.
Jesús Cerdán Teletaxi San Fermín elkartearen presidentearen esanetan, “hiru urtez tarifak izoztuta eduki ostean, negoziaketa ez da erraza izaten ari”.
Iruñeko Mankomunitateko taxi-gidariek nahi duten gehigarrietako bat da sanferminetan, Gabon-gauean, Gabon zaharrean eta errege-egunean lan egiteagatik apur bat gehiago kobratzea, beste hirietan jadanik egiten den bezala. Lan handiko egunak izateaz gain, profesionalek arrisku-egoerak jasaten dituztela salatu dute.
Beste eskari bat ere egin dute. Bezeroek taxian botaka eginez gero, 60 euro eskatzea kalte-ordain gisa; izan ere, hori gertatzen denean, lanegun osoa gal dezakete.