Gizartea -
ANGERS, FRANTZIA
Lau pertsona hil dira Frantzian, balkoi bat behera etorrita
Lehen ikerketen arabera, etxearen inaugurazio festa ospatzen ari zen gazte talde bat, ezbeharra gertatu denean. Eraikin berri bateko hirugarren solairuko balkoi bat da erori dena.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau pertsona hil dira bart Angers herrian, Frantzia ipar-mendebaldean, etxebizitza bateko balkoia behera etorrita. Dozena bat lagun zaurituta daude, horietako batzuk larri.
Lehen ikerketen arabera, etxearen inaugurazio festa ospatzen ari zen gazte talde bat, ezbeharra gertatu denean. Eraikin berri bateko hirugarren solairuko balkoi bat da eroritakoa.
Frantziako Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea