Gizartea -
Zientzia
'Selfie' bat Marten
Curiosity robotak esploratzeko dituen eremuak erakutsi ditu, argazki batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten, esploratzen hasi den leku berrian, planeta gorriko Sharp mendietan.
'Selfie'a irailaren 17tik 20ra egindako 60 argazki batuta sortu du Curiosityk, Quela izeneko leku batean zuloak egiten ari zela.
NASAk bideo bat publikatu du Youtuben, ‘selfie’ hori 360 gradutan ikusi ahal izateko. Hauxe da bideoa, hain zuzen ere:
Quela 180 metroko haitz eremu batean dago. Curiosityk ikertutakoaren arabera, bertan aintzirak izan ziren duela milaka milioi urte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea