Gizartea -

LAPURDI

Bi umeren gorpuak aurkitu dituzte Aturri ibaian, Baionan

Lehen informazioen arabera, itota hil dira. Umeen ama ere, ibaian aurkitu zuten, baina bizirik. Baionako Ospitaleko psikiatria unitatean ingresatu dute emakumea.

Aturri ibaia, Baiona
Aturri ibaia, Baiona
Aturri ibaia, Baiona

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4 eta 6 urteko anai-arrebak itota aurkitu zituzten, atzo 09:30 inguruan, Aturri ibaiko uretan, Baionan. Haurren ama ere, 41 urteko emakumea, uretan topatu zuten, baina bizirik, eta Baionako Ospitaleko psikiatria unitatean ingresatu dute.

Lehen informazioen arabera, Kanbokoa da familia.

Frantziako Jendarmeriak ikerketa zabaldu du, gertutakoa argitzeko. Ez dute baztertzen amak bi umeak uretara bota izana.

Baionako prokuradoreak esan duenez, "bipolaritate arazoak" ditu emakumeak eta "delirio egoeran" aurkitu zuten ibaian. Antza, familiaren etxean emakumeak idatzitako gutun bat aurkitu dute, "oso nahasia", prokuradorearen hitzetan.

Umeen aita lanean zen ezbeharra gertatu zenean. Emazteari telefonoz deitu eta hark hartzen ez ziola ikusita, jendarmeei eman zien abisua. Emakumearan telefonoaren seinaleari esker jo zuten Aturri ibai ertzera. Aurrena autoa topatu zuten, eta ondoren, bi umeen gorpuak. Ondorengo orduotan egingo diete autopsia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Baionako bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Umeak azken ordukoa Itotzeak Euskadin Euskal Herriko ibaiak