Gizartea -
Jazoera
Maria Villarren hilketaren susmagarri bat atxilotu dute
Mexikoko Gobernuak baieztatu du atxiloketa, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman oraingoz.
Agentziak | Erredakzioa
Mexiko Polizia Federalak pertsona bat atxilotu du Maria Villar bizkaitarraren bahiketan eta hilketan parte hartzea egotzita, herrialde horretako Gobernuak EFE agentziari baieztatu dionez.
Maria Villar Galaz getxoztarrak 39 urte zituen, eta Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren presidente eta orain dela gutxira arte UEFAren jarduneko presidente izan denaren loba zen.
Irailaren 13an bahitu zuten, taxi bat hartu eta gero, Santa Fe inguruan, Mexikoko IBMren bulegoen aurrean, bere lantokian, eta bi egun geroago agertu zen hilik Mexikoko estatuan, Santiago Tianguistenco herriko errekasto batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea