Gizartea -

Zientzia

Ur lurruna izan daitekeena atzeman dute Jupiterren satelite batean

Bizitza motaren bat egon daitekeen Eguzki sistemako tokietako bat da Jupiterren Europa satelitea.

Jupiter. Artxiboko argazkia: NASA / EFE
Jupiter. Artxiboko argazkia: NASA / EFE
Jupiter. Artxiboko argazkia: NASA / EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Espaziorako Agentziak (NASA) ur lurruna izan daitekeena atzeman du Jupiter planetaren sateliteetako batean, zehazki, Europa izeneko satelite izoztuan.

Hubble teleskopioa erabilita Jupiterren Europa satelitetik ateratzen den balizko ur lurruna aurkitu dugu", adierazi du NASAk ohar batean. Aipaturiko iturriaren arabera, Europa satelitearen gainazaletik ateratzen den eta ur lurrina izan daitekeenaren argazkiak atera ditu Hubble teleskopioak.

NASAk azpimarratu duenez, aipaturiko aurkikuntza hori baieztatzen bada litekeena da etorkizunean Europa satelitearen ozeanoa aztertu ahal izatea izotza zulatu beharrik gabe.

Geoff Yoder NASAko kidearen esanetan, bizitza motaren bat egon daitekeen Eguzki sistemako tokietako bat da Jupiterren Europa satelitea.

Gaur iragarritako aurkikuntza baieztatzen bada, Europa izango da ur lurruna isurtzen duela egiaztatzen den Eguzki sistemako bigarren satelitea. 2005ean NASAko Cassini ontziak ur lurrun txorroak eta hautsa atzeman zituen Saturno planetaren Enceladus satelitean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Planetak