Gizartea -
Legez kontrakoa
Ertzaintzaren LEParen inguruko epaia betetzeko eskatu du Estatuak
Ekainean aurkeztutako epaiak praktiketan ari diren 254 agenteri eragiten die.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzaren 25. promozioaren Lan Enplegu Publikoarene eskaintza legez kontrakoa jotzen duen epaia betearazteko eskatu dio gaur Estatuko Abokatutzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari. LEPa gainditu zutenak praktikak egiten dihardute kalean joan den uztailetik.
Eskaera horren ostean, Eusko Jaurlaritzaren alegazioak aurkezteko epea zabalduko da. Ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salak hartu beharko du auzi horren inguruko erabakia, auzitegi horretako iturrien arabera.
Ekainean aurkeztutako epaiak 254 agenteri eragiten die. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak 2015ean deitu zuen Ertzaintzaren azken Lan Enplegu Publikorako eskaintza.
Espainiako Gobernuak, Estatuko Abokatutzaren bitartez, LEParen aurkako helegitea aurkeztu zuen, funtzionarioen berritze tasa errespetatu ez zela uzte baitzuen.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Espainiako Gobernuaren helegitea onartu zuen eta Mariano Rajoyren Gobernuari arrazoia eman zion, Eusko Jaurlaritzak neurriz gaineko eskuduntzak hartu zituelako.
Eusko Jaurlaritzak epaiaren aurako helegitea iragarri zuen horren berri izan zuenean, eta orain Estatuko Abokatutzak epaia betearaztea eskatu du.
Bien bitartean, ERNE eta ELA sindikatuek elkarretaratzea deitu dute datorren irailaren 27an, Gobernuaren Azpiordezkaritzaren egoitza aurrean, Bizkaian.