Gizartea -

irailaren 13an bahitu zuten

Angel Villarren loba bahitu eta hil egin dute Mexikon

Maria Villar Galaz Getxokoa zen eta EHUn, Sarrikon (Bilbo), egin zituen enpresa ikasketak.

Angel Maria Villar
Angel Maria Villar
Angel Maria Villar

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia-Margallo Mexikoko Gobernuaren Kanpo Arazoetarako jarduneko ministroak baieztatu egin du euskal emakume bat hil dutela Mexikon, irailaren 13an bahitu eta gorpua Toluca hirian asteartean agertu eta gero.

Biktima Maria Villar Galaz Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren presidente eta, orain dela gutxira arte, UEFAren jarduneko presidente izan denaren loba da.

Maria Villar Getxokoa da eta EHUn, Sarrikon (Bilbo), egin zituen enpresa ikasketak.

German Garcia Mexikoko fiskalordearen arabera, "Mirasol deitutako komunitate batean, Santiago Tianguistencon, identifikatuta ez zegoen emakume bat agertu da, 35-40 urtekoa, hondakin-uren artean, eskuak lotuta eta oinak kateatuta zituela, eta poltsa bat buruan zuela, hilda".

Maria Villar Galaz irailaren 13an bahitu zuten, taxi bat hartu eta gero, Santa Fe inguruan, Mexikoko IBMren bulegoen aurrean, bere lantokian, eta egun bat geroago hil zuten, Garciaren esanetan.

Fiskalordearen arabera, biktimak "ez zuen kolpeen zantzurik gorputzean" eta "ez dugu sexu-eraso baten zantzurik topatu". Horrez gain, aurkitu zutenean, arropa jantzita zuen eta ez zeraman agiririk soinean.

"Ikerketa zabaldu dugu giza hilketagatik, ez genekielako bahiketa izan zenik, baina zantzurik bazegoen; kateengatik, eskuburdinengatik, pentsatu genuen bahiketa izan zitekeela", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola azken ordukoa Getxo bideoak Delituak albisteak Bahiketak Gizartea Mexiko Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Giza hilketak