Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gizonezko bat atxilotu dute, Plentziako sexu-erasoen egilea delakoan
23 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak, atzo, Plentziako jaietan izandako erasoen egilea izatea egotzita. Erasoak berak egin zituela aitortu zuen atxilotuak.
ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Getxon, Plentziako jaietan irailaren 4an izandako bi sexu-erasoen egilea delakoan.
Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, bi emakume ezkutuan dagoen leku batean txiza egiten ari zirenean, erasotzailea atzetik joan zitzaien eta ukituak egin zizkien. Ondoren, alde egin zuen, korrika.
Bi emakumeek erasoa salatu ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko, eta atzo atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Erasoak berak egin zituela aitortu omen du jada epailearen aurrean.
_______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.