Gizartea -

Memoria Historikoa

1936an hil zituzten bi adingaberen gorpuak aurkitu dituzte Gaztelun

Legarrea leizean topatu dituzte. Sagardia-Goñi sendiaren gorpuen bila ari da bertan Aranzadi Zientzia Elkartea.

Legarreako leizea, Gaztelun. EiTB
Legarreako leizea, Gaztelun. EiTB
Bi adin txikikoren gorpuak aurkitu ditu Aranzadik Legarreako leizean

1:51

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aranzadi Zientzia Elkarteak 1936an hil zituzten bi adingaberen gorpuak aurkitu ditu Legarrea leizean, Gaztelun (Nafarroa).

Elkartea Sagardia-Goñi sendiaren gorpuen bila ari da. Zehazki, amarena (zazpi hilabeteko zegoen) eta sei seme-alabarenak. 1936an desagertu ziren.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, lanek aurrera egingo dute aurki, gainerako hilotzak topatzeko.

Exekutiboak eta Aranzadik ituna sinatu zuten martxoan, hainbat gorpu berreskuratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Paco Etxeberria azken ordukoa Umeak Aranzadi Elkartea