Gizartea -
Trafikoa
Hiru pertsona zauritu dira Txorierriko igarobidean izandako istripuan
Lau ibilgailuk talka egin dute Sondikan, eta ilara luzeak sortu dira Erletxetarako bidean.
EITB.EUS
Hiru pertsona zauritu dira ostiral honetan Txorierriko igarobidean (N-637 errepidea) izandako istripu batean. Bi errei itxi behar izan dituztenez, ilara luzeak sortu dira inguru horretan, Erletxetarako bidean.
Zaurituetako bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Barakaldoko San Eloyra.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, lau ibilgailuk talka egin dute Sondikan, 07:20 aldera, Donostiarako bidean.
Ertzaintzak bi errei itxi ditu, ibilgailuak erretiratu eta zaurituak artatzeko.
Bi erreiak itxita, lau kilometroko ilarak sortu dira. Txorierriko igarobidean ez ezik, Artatzako errepidean (BI-637) eta A-8an ere izan dira pilaketak. Zirkulazioa 09:00etarako etorri da bere onera.