Gizartea -
Memoria Historikoa
Frankismo garaian Sakanan fusilatutakoak gogoratu dituzte Urbasan
Sakanako bederatzi udalek hitzarmena sinatu dute gorpuak lurpetik ateratzen jarraitzeko.
ETB
Frankismo garaian Sakanan fusilatutako ehunka nafar gogoratu dituzte gaur Otsoportilloko lezean, Urbasan, haien omenez egindako ekitaldian.
Espainiako Gerra Zibila hasi eta 80 urtera, Sakana eskualdeko bederatzi udalek hitzarmen bat sinatu dute gorpuak lurpetik ateratzen jarraitzeko eta memoria bizirik izateko.
Omenaldia ere Irunen
Bestalde, Frankismoak eta Gerra Zibilak behartuta, euren etxea utzi eta muga zeharkatu behar izan zuten ehunka irundar omendu dituzte igandean Irunen. Askok Irungo Santiago zubitik egin zuten ihes. Leku horretan bertan gogoratu dituzte atzerrira joan behar izan zutenak.
80 urte pasatu dira, baina bere herritik ihes egin behar duen jendea gaur egun guri ate-joka dagoela aldarrikatu nahi izan dute, errefuxiatuak gogoan hartuta, hain zuzen ere.