Gizartea -

Klima-aldaketa

Lurraren berotzeak markak hautsi ditu

Gainera, berotegi efektuko gasen isuriak gora egin du. 2016ko lehen sei hilabeteak azken hamarkadetako beroenak izan dira.

Poloak urtzen. Artxiboko irudia: EiTB
Poloak urtzen. Artxiboko irudia: EiTB
Poloak urtzen. Artxiboko irudia: EiTB

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraren berotzeak eta berotegi efektuko gasen isuriak markak hautsi dituzte, Radio Euskadik azaldu duenez. AEBko Ozeano eta Atmosfera Agentzia Nazionalak (NOAA) egindako 'Klimaren Egoera' txostenaren ondorio nagusia da.

Tenperaturaren gorakada nabarmentzekoa da; 2016ko lehen sei hilabeteak azken hamarkadetako beroenak izan dira.

Lurrazaleko tenperatura 0,42 eta 0,46 gradu artean kokatu da, iaz baino hamarren bat gehiago. Itsasoko tenperatura 0,33 eta 0,39 gradu artean kokatu zen, 2014ko marka hautsiz.

XIX. mendeko bigarren erdiko tenperaturarik altuenak izan ziren biak.

AEBn, Europan eta Afrikan historiako urterik beroena izan zuten. Bien bitartean, Espainia, Suitza, Errusia, Bielorrusia, Lituania edo Finlandiak markak hautsi zituzten.

Txinak ere bere historiako urterik beroena jasan zuen.

Artikoko tenperaturak gradu eta erdi gora egin du azken sei urteetan, itsasmailak 70 milimetro gora egin ditu eta Ekuadorretik gertu ekaitzen kopuruak urteko batezbestekoa gainditu du.

El Niño

Iaz El Niño izeneko fenomenoa indartsuena izan zen 1950etik. Ozeano Bareko berotzea eragiten du.

Munduko 450 zientzialarik egin dute txostena eta lehorte eta uholde gehiago iragarri dituzte datozen urteetarako, baita poloen urtzaldiak jarraitzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Larrialdi klimatikoa 2024