Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Herritarren laguntza eskatu dute Tuteran izandako eraso bat argitzeko
26 urteko neskato bati sexu erasoa egin zion gizonezko batek jaietako komun eramangarri batean. Lekukoen laguntza eskatu du Poliziak erasotzailea identifikatzeko.
AGENTZIAK | ERREAKZIOA
Joan den ostiralean, Tuterako jaietan, 26 urteko neskato bati egindako sexu erasoaren egilea identifikatzeko laguntza eskatu du Poliziak.
26 urteko neskatoa jaietako komun eramangarri batera sartzen ari zela, berarekin sartu zen erasotzailea, eta sexu erasoa egin zion. Neskaren garrasiak entzunda, bi pertsona gerturatu ziren eta gizonezkoa komunetik aterarazi zuten.
Emakumeak salaketa jarri zuen larunbatean, Foruzaingoaren bulegoan. Ustezko erasotzaileak 35 eta 40 urte bitartean dituela eta hura identifikatzeko laguntza eskatu du Poliziak. Eraso matxista horren inguruko informazioa duenari 112 telefonoaren bidez Foruzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
_______________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.